Sukaldaritza eta Gastronomiako 2. mailako ikasleak Erasmus mugikortasunarekin Istambul-en
Gure eskolako Sukaldaritzako A mailako bigarren mailako taldeak Erasmus KA122
mugikortasunean parte hartuko du datozen 10 egunetan Istanbuleko Ortaköy Zübeyde
Hande Mesleki ve Teknik Anadolu zentroan.
Esperientzia honen helburu nagusia Turkiako sukaldaritzako kultura eta tradiziora hurbiltzea
da. Egonaldian, bertako teknikak eta errezetak ikasteko, merkatu tradizionalak esploratzeko
eta eskualdeko osagai bereizgarriak ezagutzeko aukera izango dute.
