skip to Main Content

Laborategitik obradorera

Joan zen astean, Victoria Fernandez Tucci, EHUko Farmazia Fakultatean doktoretza egiten ari den ikertzailea, eskolako obradorera etorri zen hainbat proba praktiko egiteko.

Jarduera Okigintza, gozogintza eta konfiteriako 2. mailako irakasle praktikoekin elkarlanean garatu zen, eta sagar-bagazoz egindako gluten gabeko ogi baten formula bertan lantzea izan zen helburua. Orain arte, produktu hau laborategi mailan bakarrik garatu izan da; beraz, proba honek pauso garrantzitsua suposatzen du benetako obrador batean aplikatzeko bidean.

Bestalde, ekimen honek produktuaren bideragarritasun teknikoa zein ingurumen-inpaktua aztertzeko aukera emango du, gluten gabeko okintzaren arloan proposamen jasangarriagoak garatzen lagunduz.

Dokumentu eta loturak
      Partekatu Sareetan:
      Síguenos:
      Jarraitu:
      Back To Top