skip to Main Content

Jasangarritasuna eta Erasmus+ kontaktu berriak

Aste honetan, Gamarra Ostalaritza Eskolako hiru irakasle egonaldi bat egiten ari dira Italian Hospitality School-en, Erromako (Italia) prestakuntza gastronomikoko erakunde ospetsu batean.
Bisita honen helburu bat sukaldaritza jasangarriarekin eta gastronomiaren ingurune profesionalari aplikatutako teknologiarekin lotutako etorkizuneko berrikuntza-proiektuetarako loturak ezartzea da. Zehazki, iraunkortasunari eta Green Skills-i buruzko ekimenak garatu nahi ditugu, gure zentroa ildo horietan lanean ari baita. Erakunde horren jardunbide egokiak alderatu eta aplikatu nahi dira.
Aldi berean, beste helburu bat da Erromako zenbait ostalaritza-establezimendurekin harremanak ezartzea, etorkizunean praktikak egiteko, ERASMUS+ proiektuaren barruan, eta, horrela, gure destino-eskaintza interesa duten ikasleei zabaltzea.
Nazioarteko lankidetza hori urrats bat gehiago da Gamarrak sukaldaritzako berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustuan, eta, aldi berean, ikasleek ERASMUS+ proiektuaren barruan duten esperientzia indartzen du, beren prestakuntza osatuko duten destino berriak esploratuz.
Ondo izan.
Dokumentu eta loturak
      Partekatu Sareetan:
      Síguenos:
      Jarraitu:
      Back To Top