skip to Main Content

Gure ikasle Jokin Marquínez-ek kroketa tradizionalaren saria irabazi du

Gamarrako Ostalaritza Eskolako gure ikasleak, Jokin Marquínez-ek, kroketa tradizionalaren saria lortu zuen Arabako Kroketaren Asteko lehen lehiaketa honetan, "01200" proposamenarekin, Aguraingo (Araba) Kaskazuri tabernan dastatu ahal izan duguna. Zorionak, Jokin, lehiaketan izan duzun paperagatik eta egin duzun lan onagatik!

Joan den ostiralean, otsailaren 27an, hasi zen Arabako Kroketaren I. Astea, edizio honetarako prestatutako kroketa berezia aurkeztu zuten 44 establezimendutan. Elaborazioak tradizionalak eta berritzaileak izan zitezkeen, eta, gainera, glutenik eta laktosarik gabeko bertsioak egon ziren.

Martxoaren 8ra arte dastatu ahal izan dira Harinas Urdánoz (www.semanadelacroqueta.es) eta \”La Ruta Slow\” (Aitor Buendía) erakundeek antolatutako ekimen gastronomiko honetan parte hartu zuten proposamenak. Ekimen horrek SEA Hostelería-Ostalaritzaren babes nagusia zuen, baita Gasteizko Udalarena eta Arabako Foru Aldundiarena ere. Horiekin batera, Bastidatik (Arabako Errioxa) etorritako \”Aimarez\” upategiak, Aceite Urzante, Chovi eta Kaiku enpresak eta Nafarroako Ostalaritza Kooperatibak eta Kroketak.eus-ek ere lankidetza izan zuten.

Dokumentu eta loturak
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top