Gamarrak Portugalgo 4 ikasle hartu ditu praktikaldian
Gaurtik aurrera, hilabete inguruz, Lousadako (Portugal) Eskolen Elkarteko lau ikaslek nazioarteko praktikak egingo dituzte gure ikastetxean, zehazki, Sukaldaritza eta Gastronomia arloan, euskal gastronomia praktikan jartzeko.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu harreran eta jarraipenean zuzenean parte hartzen duten irakasleei: Xabier, Natxo, Joseba, Cesar eta Ander.
Ongi etorri Cristiano, Francisco, Gonçalo eta Faiz! Espero dugu zuen esperientzia benetan aberasgarria izatea zuentzat eta Gamarrako komunitatearentzat.
Gamarrako Ostalaritza Eskolak hezkuntzaren nazioartekotzearekin eta gure eta gurekin lan egiten duten Europako hainbat ikastetxetako ikasleen hazkunderako eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukerak ematearekin duen konpomisoaren beste adibide bat da hau.





