Gamarrako Ostalaritza Eskola Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat.
Bihar, Maiatzaren 17 an, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko eguna
ospatzen dugu. Ospatu, hitz egiteko modu bat besterik ez da, ez
baitago ezer ospatzerik.
Kolektibo honetako pertsonek besteok bezalako errespetua merezi dute
eta horretarako bildu gara hemen: gorrotoa gure jendartetik guztiz
baztertzeko garaia da. Inork ez ditu irainik edo erasorik jasan behar
bere identitateagatik. Genero identitatea oso zabala da eta danak modu
berean errespetatu behar ditugu.
Gure ikastetxeak berdintasunaren eta elkarbizitzaren alde lan egiten du, eta
berdintasun horretan pertsona guztiak sartuta gaude: arraza, jatorri, erlijio,
itxura eta genero guztietakoak. Anitzak gara eta ez dago ezer
aberasgarriagorik aniztasuna baino.
Horregatik gaur LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek oraindik egunero jasatzen
dituzten gehiegikeriak salatu nahi ditugu eta gure elkartasuna helarazi nahi
diegu. Ikastetxe tolerante eta hezkidetzailea izan nahi dugu eta horretarako
Gamarra ostalaritza eskolako kide guztien laguntza behar dugu, hau da:
zuen laguntza.
Egin ezazu zure partea eta amaitu dezagun gorrotoarekin!!!

.jpeg)

.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
