skip to Main Content

GAMARRAKO IKASLEAK 2025eko EUSKOSKILLETAN NABARMENDU DIRA

Gamarrako ikasleek sukaldaritzako, jatetxeko eta tabernako zerbitzuko eta okindegiko probetan erakutsi digute beraien trebetasunen eta gaitasunen kalitate handia, Amaiur Abeciak okindegian eta Unax Barriok sukaldaritzan lortutako zilarrezko dominek eta Rebeca Palaciosek jatetxe eta taberna zerbitzuetan lortutako URREZKO DOMINAK erakusten duten bezala. ZORIONAK IKASLE ETA IRAKASLEEI!

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 antolatu ditu maiatzaren 13tik 15era bitartean Ficoban.

EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte-hartzaileek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakusten dituzte, euren espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.

EuskoSkillsek Lanbide Heziketa sustatzea eta ikasleak bikaintasunerantz motibatzea du helburu. Txapelketa honetako irabazleekin Lanbide Heziketako Euskadiko selekzioa osatuko da, eta selekzio honek gure erkidegoa ordezkatuko du SpainSkills txapelketan bertan beste autonomia-erkidegoetako onenekin lehiatuz.

EuskoSkillsek Lanbide Heziketaren kalitatea eta berrikuntza nabarmentzn ditu, enpresen eta hezkuntza-komunitatearen arteko lankidetza sustatzeaz gain. EuskoSkillsek gazteak lan-merkatuan arrakasta izateko eta euren sektoreetako liderrak bihurtzeko prestatzen laguntzen du.

Dokumentu eta loturak
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top