GOI-MAILAKO IKASLEEN DUAL-A EUROPAN
Frantzia, Italia eta Txekiar Errepublika izango dira gure Goi Mailako ikasleen norakoak ostalaritzako enpresetan DUAL-a egiteko.
Aurreko urteetan bezala, 2024-2025 ikasturte honetan, Gamarrako Ostalaritza Eskolako Sukalde Zuzendaritzako eta Jatetxe Zerbitzuetako Zuzendaritzako 2. mailako bost ikaslek Europar Batasuneko herrialdeetan praktikak egiteko aukera izango dute Erasmus+ beken bidez hiru hilabetetarako.
Oraingo honetan ikasle hauek praktikak Bordelen (Frantzia),Viareggio-n (Italia) eta Pragan (Txekiar Errepublika) egingo dituzte eta guztiek aukera paregabea izango dute beste kultura batzuk, bestelako hizkuntzak, beste gastronomia batzuk, beste antolakuntza eta lan egiteko moduak ezagutzeko.
Zorte on guztioi!



