skip to Main Content

Proiektuak
Eskola Jasangarria

Proiektuak
Eskola Jasangarria

Gastronomia Zirkularra

Lanbide Heziketako berrikuntza eta ezagutza transferitzeko proiektu bat da, Pontevedrako Carlos Oroza LHIk, Galicia Sustentable fundazioak eta Gamarrako Ostalaritza Eskolak elkarrekin garatzen duguna.

Proiektua Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioaren 2021eko deialdian aurkeztu zen, eta, onartu ondoren, 2022an eta 2023an garatuko da.

Proiektuak gastronomia eta ekonomia zirkularra uztartzea du helburu, honako jarduera-ildo hauek landuz:

  1. Bi eskolen arteko lankidetza-sarea ezartzea, eskola bakoitzeko eskola-baratzeen sukaldaritza-aprobetxamenduaren esparruan.
  2. Baliabideen aprobetxamendu integraleko sistemak ezartzea, ekonomia zirkularreko sareak sortuz.
  3. Komunitate bakoitzeko sukalde tradizionalen ezagutza ikertzea eta sakontzea, eta erronken edo proiektuen bidezko ikaskuntzaren bidez egituratzea.
  4. Erkidego bakoitzaren kalitate-bereizgarri bermatua duten produktuen eta lehengaien ezagutzan sakontzea, horiek alde biko proiektuaren ildo guztietan erabiltzearekin batera.
  5. Ezagutzaren transferentzia honako eremu hauetan:
    1. Ekonomia zirkularreko esperientziak:
      1. Lehengaiak aprobetxatzea.
      2. Murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
      3. Konpostajea.
      4. Baratze gastronomikoak.
    2. Moduluarteko erronken/proiektuen esperientziak.
    3. Ondare gastronomikoaren ikerketa.
    4. Gastronomia zirkularrari buruzko material didaktikoak eta ikus-entzunezkoak egitea.

Informa zaitez

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

Back To Top
Loading