Zerbitzu
Gastronomikoak
Plater Prestatuak
Eramateko eskaintza gastronomikoa
Gure eskaintza gastronomikoaren barruan, prestatutako plater eta janariak eraman ahal izatea eskeintzen diegu ala eskatzen diguten bezeroei.
Eskaintza hau ondorengo prestaketez osatuta dago: Sarrerako hotz eta beroak, entsaladak, barazkiak, pasta, arrozak, arrainak saltsan, haragiak saltsan, eta gainera tarta, opil eta mota guztietako azkenburukoak.
Hau guztia behar bezala ontzi eta kutsatan bilduta zerbitzatzen diegu bezeroei, bere garraio eta biltegiratzea errazteko, onartutako osasun eta higiene arauak errespetatuz.
Zerbitzu honek beste mota bateko praktikak egitea ahalbidetzen die gure ikasleei.
Eskaintza honetako prestatutako plater eta jakien enkarguak egiteko arauak eta informazioa:
Zerbitzu hau urriak 5-etik aurrera eskainiko dugu, eta Abenduaren 23-an etengo dugu Gabonetako oporraldia dela eta. Maiatzak 31-an etengo dugu zerbitzu hau ikasturte honi dagokionez.
Eskaerak gutxienez lau egun aurretik egin beharko dira.
Edozein eskaera egiten denean, kontutan hartu beharko da eskatu beharreko gutxieneko anoa edo ontzi kopurua, guzti hori orripetik jeitsi dezakezuen PDF-an ikusi ahal dezakezue.
Janariak ahalik eta lasterren eta hozte-tenperatura mantenduz eramatea gomendatzen da. Janariren bat izozteko asmoa izanez gero, jasotako egun berean izoztea komeni da produktuaren kalitate maila mantentzeko eta elikagaien segurtasun maila egokia bermatzeko.
Tfnoa.: 945 258 025 – Luzapena 113
Ordutegia: 08:30-etatik 14:30-etara.
Informazioa
Jasotzeko egunak: Asteazken, ostegun eta ostiraletan.
Jasotzeko ordutegia: 14:00-etatik 16:00-etara
Oharra: FRIJITUEN atalean aurkitzen diren produktuak, frijitu gabe zerbitzatuko dira, eta bezeroak berak frijitu beharko ditu
Zerbitzu
Gastronomikoak
Bideoak
Sukaldaritzako teknikei, gozogintzari, erakustaldiei, zerbitzuei, sukaldeko makineriari eta zentroari buruzko bideoak.
Gamarra Ostalaritza
Sariak eta Aintzatespenak