skip to Main Content

Albisteak

Albisteak

Azken Albisteak

Loreen astea

Loreen astea

Gasteizko Udalak, Sea Hostelería – Ostalaritzarekin batera, loreen astea antolatzen du maiatzaren 13tik 18ra. Roberto Garcíak, LHII ostalaritzako LFPko irakasleak, hitzaldi bat eman du eskola-baratzeko lore eta kimuen aplikazio praktikoari buruz. Ondoren, 3 pintxo dastatzen dira, lore eta kimu mota desberdinekin, eta oinarrizko prestakuntzako 1. mailako ikasleek ponentzietara bertaratzen direnei ematen diete zerbitzua. Hauek dira egindako pintxoak: - Mozarela bola tomate concassé eta pesto gainean - Itsaski-zipriztinaren tartaleta - Eskalibatze-opila, bakailao-xaflekin eta pil-pilarekin
Arabar Errioxako oliba olio dastaketa eta olibondo berrien landatzea (Aprora)

Arabar Errioxako oliba olio dastaketa eta olibondo berrien landatzea (Aprora)

Apirilak 22an, Gamarrako Ostalaritza Eskolan Euskal Olioen dastaketa egin zen, GOI MAILAKO SUKALDARITZA ZUZENDARITZA A eta D. zikloko ikasleekin. Ikasleak sasoiko,hurbileko eta 0 kilometroko produktuetan oinarritutako erronka bat lantzen ari dira. Hori dela eta, 2021ean APRORAk eta Gamarrako Ostalaritza Eskolak Arabako Errioxako olioak egindako senidetze-akordioaren barruan sartzen da jarduera hau. Etorkizuneko sukaldariak Arabar errioxako olioak ezagutzeko asmoz
Bermuta dastaketa (Arnau Bermutak)

Bermuta dastaketa (Arnau Bermutak)

Gamarra Ostalaritza Eskolan atzo asko ikasi genuen Iagoren (Arnau Vermut Formatzailearen )eskutik.
LESBOSERAKO ARROZ BILKETA ARRAKASTATSUA GAMARRAN

LESBOSERAKO ARROZ BILKETA ARRAKASTATSUA GAMARRAN

ZAPOREAK GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK 300 KILO ARROZ INGURU ETA 150€ BILDU DITU ESKOLAN LESBOS UHARTEKO ERREFUXIATUEI LAGUNTZEKO
Spainskills 2024

Spainskills 2024

2024.ko apirilaren 9tik 13ra euskal selekzioak Spainskills etan parte hartu du. Bertan, Gamarra Sukaldaritza Eskola okintza modalitatean Euskadiko koordinatzaile lanetan aritu da. Euskadi ordezkatu duen Noemi Arroyo bigarren sailkatu da. Beraz, Okintzan zilarrezko dominarekin bueltatu da Euskadira.
OLH-ko Leire eta Oier Aveiron praktiketan

OLH-ko Leire eta Oier Aveiron praktiketan

Aveiron dira jadanik OLHko Leire eta Oier, euren lan-praktikak bertan egiteko. Hasi dira jadanik Portugalgo jendeaz, kulturaz eta gastronomiaz gozatzen. Animo bikote!!! Zorte on!!!
Oinarrizko Mailako Ikasleak Italiara eta Portugalera egin behar dituzten joan-etorriak

Oinarrizko Mailako Ikasleak Italiara eta Portugalera egin behar dituzten joan-etorriak

Joan den martxoaren 20an, Ikaslan Mobilityk antolatutako Oinarrizko Mailako ikasle eta irakasleekin bilera egin zen Gamarran, ikasle horiek Italiara eta Portugalera egin behar dituzten joan-etorriak antolatzeko. Bileraren ondoren, mugikortasunetan inplikatutako ikasle guztiek oinarrizko mailako 2. mailako ikasleek gidatutako sukaldaritza-tailer bat partekatu zuten, eta, ondoren, denok batera ikasleek sortutako elaborazioekin partekatu genuen mahaia. Gure ikasle Leire Montero eta Oier Martinez Aveirora (Portugal) joango dira apirilaren 9an, lan-praktikak egiteko. Animo eta zorte on!
Italiarako eta Portugalerako bidean Sukaldaritza eta Jatetxe-arloko ikasleak

Italiarako eta Portugalerako bidean Sukaldaritza eta Jatetxe-arloko ikasleak

Ikaslan Mobilityk antolatutako mugikortasunetan
Korrika. Gamarra Ostalaritza Eskola.2024.

Korrika. Gamarra Ostalaritza Eskola.2024.

Gamarra Ostalaritzan egun osoan ospatu genuen Korrika gure Kilometroan parte hartzerarekin batera.
Pontevedrako ikasleak bisitan Gamarran

Pontevedrako ikasleak bisitan Gamarran

CIFP Carlos Orozako Sukaldaritza Zuzendaritzako heziketa-zikloko ikasleak gure ikastetxean izan dira, esperientziak partekatzeko eta Euskal Herriko gastronomiara hurbiltzeko.
Urratsbat CIFP HOSTELERIA LHII Gamarra: Ekintzaileak Enpresa Arrakastatsuak Sortzen

Urratsbat CIFP HOSTELERIA LHII Gamarra: Ekintzaileak Enpresa Arrakastatsuak Sortzen

Urratsbat programa, CIFP HOSTELERIA LHII Gamarra-tik garatua, enprenderitzaren eta enpresen sortzearen sustapenean oinarritzen da. Programa honek Gamarra-ko ikasleei laguntza sendo bat eskaintzen die haien ideiak negozio arrakastatsu bihurtzeko.CIFP HOSTELERIA LHII Gamarra-n, enprenderiak haien enpresak sortzeko prozesuan laguntzeko zereginari buruzko lanari bereziki ematen zaio. Autokontratua sustatzetik enpresa proiektuen tutorizazioraino, enprenderitza kultura sustatzen da eta partaideek haien ideiak garatu eta enpresen errealitate bihurtzeko beharrezko ingurumena eta baliabideak eskaintzen dira.
Mugikortasuna 2024 Praktikak Atzerrianikaslan 2024 (Erdi Maila)

Mugikortasuna 2024 Praktikak Atzerrianikaslan 2024 (Erdi Maila)

Gure okindegi, gozogintza eta gozogintzako erdi mailako ikasleak Nagore Sarasua eta Unax Barrio , martxoaren 1ean Vienara (Austria) joango dira hiru hilabetez praktikak egitera.
Erasmus+  2024 Goi Maila (Before Mobility)

Erasmus+ 2024 Goi Maila (Before Mobility)

Aurreko urteetan bezala, 2023-2024 ikasturte honetan Gamarra Ostalaritza Eskolako Sukalde Zuzendaritzako 2. mailako sei ikaslek Europar Batasuneko herrialdeetan praktikak egiteko aukera izango dute Erasmus+ beken bidez hiru hilabetetarako
Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 gastronomia 2. topaketa Donostiako Aquarium-ean

Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 gastronomia 2. topaketa Donostiako Aquarium-ean

Joan den otsailaren 21ean, Gamarrako ostalaritza eskolak, Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 gastronomia 2. topaketaren irekiera ekitaldia egin zuen. Ilusioz murgildu ginen gure helmugara nabigatzeko proposamenean: Donostiako Aquarium-a. Oraingoan, itsasoari omenaldia egiteko aukera bat ikusi genuen, eta bertaratu ziren pertsonei ekosistema horretara eramango zituen fantasia bat sortzen saiatu ginen. Gure itsas hondoak jasaten duen ingurumen-gaitzaz kontzientziatzea helburu. Plater bakoitza itsasoari egindako omenaldi bat izan zen, eta harenganako eta etorkizuneko belaunaldiekiko gure erantzukizunaren oroigarri bat. Esker mila gure ikaslego zoragarriari. Sinestezinak zarete, sukaldari - marinelak.

Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia II Topaketako ongietorri afaria.

Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia II Topaketako ongietorri afaria.

Gamarrako Ostalaritza Eskolak Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia II Topaketa Euskadin ongietorri afaria eskaini du Donostiako Aquariumean. Menu berritzailea izan da, hurbileko produktuek inspiratua, plater bakoitza itsasoari egindako omenaldia izan da, eta harekiko eta etorkizuneko belaunaldiekiko dugun erantzukizunaren oroigarri.
Aspanafoarekin lankidetzan

Aspanafoarekin lankidetzan

El CIFP hostelería LHII (Escuela de hostelería de Gamarra), recibió el sábado 17/02/24 el detalle de agradecimiento por cooperar con la asociación de padres y madres de niñ@s con cáncer ASPANAFOA. La elaboración de las 4000 galletas que se realizaron en el Centro fue de gran ayuda para dicha organización ya que con su venta se ayudó económicamente a las familias de estos niñ@s La elaboración de 4000 sonrisas y 8000 ojos fue de gran ayuda. Los niñ@s son el futuro de nuestra sociedad y por ellos todo lo que se haga y toda la ayuda que se pueda prestar es poca. Eskerrik asko ASPANAFOA
Sukaldaritzako 2. mailako ikasleak Istanbulen Erasmus mugikortasun batean

Sukaldaritzako 2. mailako ikasleak Istanbulen Erasmus mugikortasun batean

Sukaldaritzako bigarren urteko D taldea, Oskar Trebiño tutorearekin batera, egonaldi laburreko Erasmus mugikortasun batean parte hartzen ari da aste honetan Istanbulgo Kadıköy-ko ŞENESENEVLER MUALLA SELCANOĞLU LANBIDE ETA TEKNIKO ANATOLIAN zentroan. Esperientzia honen helburu nagusia kultura eta hezkuntza trukea da.Ostalariek harrera beroa egin diote taldeari, ikaskuntzarako giro atsegina sortuz. Gure ikasleek gu guztiokin partekatuko dituzten sukaldaritza ezagutza berriak eskuratuko dituzte. Truke honek bi eskolen arteko loturak sendotzea eta elkar ulertzea sustatzea espero dugu, horrela hazkunde pertsonal eta profesionalean lagunduz.
Xabier Barambones A4manos-en

Xabier Barambones A4manos-en

Gamarra ostalaritza eskolako ikasle ohia den gure sukaldari gasteiztarrak, Azurmendi, Mina edo Zárate bezalako jatetxe entzutetsuetan izandako esperientziaren ostean, Barambonesek esperientzia bakoitzean beste sukaldari ospetsu batekin bat egiten du zortzi plateretako afari paregabeak sortzeko, bakoitzak lau prestatuz.
Lanbide Heziketako 5.0 GASTRONOMIA II TOPAKETA

Lanbide Heziketako 5.0 GASTRONOMIA II TOPAKETA

Otsailak 21 donostiako Aquarium-ean, 22-an Donostiako Tabakaleran, eta 23-an Errenteriako Tknikan.
Ba al dakizu nola egiten diren Idiazabal gaztak?

Ba al dakizu nola egiten diren Idiazabal gaztak?

Gaur asko ikasi dugu Xabi Gastañagaren eskutik ; ardi latxaren eaugarriak, zer-nolako esnea ematen duen, gaztak bete behar dituen baldintzak Idiazabal jatorrizko sigiliauren barruan saltzeko. Eskerrik asko Xabi zure lanbidearekiko erakusten duzun maitasunagatik eta gaurko egunean irakatsitako guztiagatik.
aurten ere Agata Deunaren eguna ospatu dugu Gamarra

aurten ere Agata Deunaren eguna ospatu dugu Gamarra

Ulibarri Gamarra Adjuntos9:39 (hace 2 horas) para mí, Asi Kaixo, Jokin eta Asier, egun on; Hona hemen ostiralean ateratako argazkiak, sare sozialeetan partekatzeko, ados? Jokin, hobeto sentitzea espero. Agur bero bat. Aurten, urtero bezala, Gamarra Ostalaritza Eskolan elkartu gara Agate Deunaren koplak abesteko asmoz, giroa epeldu dugu txokolate beroa hartzen. Ea denontzako osasuna dagoen eta eztarriko minez libratzen garen datorren urtean berriro abesteko.
Araba Emprende ekitaldi arrakastatsua, Gamarrako ikasleak ideia berritzaileekin harrituta gelditu dira Santa Barbara plazan

Araba Emprende ekitaldi arrakastatsua, Gamarrako ikasleak ideia berritzaileekin harrituta gelditu dira Santa Barbara plazan

Gaur, Santa Barbara plaza Arabako Lanbide Heziketako ikasleen sormenaren eta ekintzailetzaren lekuko izan da Araba Emprende ekitaldian. Ekintzaile gazteek ideia berritzaileak aurkeztu zituzten, bertaratutakoak liluratu eta gure eskualdeko ekintzailetza gaitasuna nabarmendu zuten.
Berriro ere Fiturrera

Berriro ere Fiturrera

Gamarrako Ostalaritza Eskolak berriro ere hartu du parte FITUR azokan. Euskadiko stand-ean gogor egin dute lan gure ikasleek gure gizartean ostalaritzak duen garrantzia azaleratuz. Aparteko lana egin dute irria ahoan zutela! Eskerrik asko Basquetour-ri, Turismo sailari eta hau guztia posible egin duzuen ikasleei. Apartak zarete!
Fabián Rodríguez Salburuako Cafetaza zuzentzen

Fabián Rodríguez Salburuako Cafetaza zuzentzen

Fabián Rodríguez Gamarra Ostalaritza Eskolako zerbitzu eta sukalde zikloetako ikasle ohiak bere ibilbidean urrats esanguratsua eman du Cafetaza, Salburua auzoko Batasun Plaza 2an kokatutako kafetegi enblematikoaren zuzendaritza bere gain hartuz.
Jada finkatu dira 1. mailako gainditu gabeko moduluen azterketen datak

Jada finkatu dira 1. mailako gainditu gabeko moduluen azterketen datak

1. Mailako gainditu gabeko moduloren bat baduzu, kontsulta ezazu plazaratutako ondoko notiziak erabtsita dakarren PDF-an.
Mikel Garaizabalekin ardo dastaketa

Mikel Garaizabalekin ardo dastaketa

Urtarrilaren 22an, gure lankide ohia den Mikel Garaizabalek , dastaketa berezia eskaini digu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txakolinak dastatu eta gero, Arabar Errioxako ardo beltzekin eta Idiazabal gaztekin amaitu dugu. Eskerrik asko Mikel eta posible egin duten erakundeei!
Mantxako Azafraiaren prestakuntza

Mantxako Azafraiaren prestakuntza

Urtarrilaren 15ean, sukaldaritzako zuzendaritzako lau zikloetako ikasleek prestakuntza jaso zuten Mantxako Azafraiaren eskutik. Prestakuntzan, hain preziatua den produktu hori erabiltzen ikasi zuten
Euskararen astea Gamarran

Euskararen astea Gamarran

Euskararen astea ospatzeko Taloak prestatu ditugu bi saioetan: ostiralean eta astelehenean. Jarduera honetan egindako talo batzuk eskolan ehotutako gure ortuko txakinartoarekin egin ditugu. Saioak txalapartak lagunduta garatu dira eta ikasleok musika tresna hau jotzeko aukera izan dute.
Amaia Txapartegi Amsterdamen gure ikasleentzat praktikak antolatzen

Amaia Txapartegi Amsterdamen gure ikasleentzat praktikak antolatzen

Azaroaren 20tik 24ra, gure ingeleseko irakaslea Amaia Txapartegi Amsterdamera bidaiatu zen, Turismo eta Ostalaritzako irakasleekin eta autonomia erkidego ezberdinetako Erasmus arduradunekin batera, TRIBE NL-k antolatutako jardueretan, gure ikasleei Holandako hoteletan eta jatetxeetan praktikak eskaintzera bideratuta..
A25 Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko eguna

A25 Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko eguna

#lapanamorada ekimenari jarraituz, aurten Gamarrako Eskolan ogi more solidarioa salduko dugu. Bi labekada egingo dira, bata azaroaren 23an eta bestea 24an. Pasa haien bila! Bildutako dirua genero indarkeriaren biktimentzako Arabako emakumeen elkarte bati emango zaio. Eskerrak eman Aidari @iza_okindegia_panaderia baloreez kargatutako proiektu honen hazia ereiten laguntzearren
Ekolurrak praktika jasangarriei bultzada Gamarran

Ekolurrak praktika jasangarriei bultzada Gamarran

Gure ikastetxeak Euskal Herriko Ekoizpen Ekologikoari eta elikagai ekologikoen etiketatzeari buruzko informazio kartel batzuk jaso ditu. Kartel hauek Ekolurra elkarteak eman ditu, ikasleen praktika jasangarrietan prestakuntza aberasteko asmoz.
2. Sukalde Zuzendaritza A-tadeko ikasleen erronka

2. Sukalde Zuzendaritza A-tadeko ikasleen erronka

Bigarren urteko Sukaldaritza Kudeaketa taldea ekitaldi bizi batean nabarmendu da sukaldaritzako azken joerak aurkeztuz. Berrikuntza eta tradizioa batzeko duten gaitasunak harrituta eta harro utzi gaitu guztiok.
Arabako patataren egunaren 2, edizioa Gamarra

Arabako patataren egunaren 2, edizioa Gamarra

Pasa den ostiralean, azaroaren 10ean, “Arabako patata-eguna”ren 2. edizioa ospatu genuen ikastetxean. Iaz bezala, Neiker Institutuaren (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) patata mota ezberdinen dohaintza eta ikastetxeko langile, ikasle eta irakasleen lankidetza izan dugu.
Pantera, Pili Edesoren lokal berria Olagibel kalean

Pantera, Pili Edesoren lokal berria Olagibel kalean

Pili Edesok, Gamarra ostalaritza eskolako zerbitzu eta sukalde kudeaketa zikloetako ikasle ohiak, enpresa txiki bat sortzea erabaki du. Bere ideia Olagibel kaleko 58-an dagoen tabernatik, bezeroei gosari eta pintxo zoragarriekin gozaraztea da. Bere izena "Pantera".
Fagor profesionaleko instalakuntzetara bisita Ikasleekin

Fagor profesionaleko instalakuntzetara bisita Ikasleekin

Sukalde Zuzendaritzako bigarren mailako ikasleekin bisita @fagorprofessional-en instalazioetara. Bertan, Aitor Urbanejaren aholkularitzapean, lan egin ahal izan dute beraien sukalde industrialaren planoak diseinatzen, ikasturte honetako lehen erronkaren barruan.
Bites, Eric Ruiz-en eskutik smash burgerrak take away Gasteizko Alde Zaharrean

Bites, Eric Ruiz-en eskutik smash burgerrak take away Gasteizko Alde Zaharrean

Gasteizko Alde Zaharrean eskaintza gastronomikoa areagotu da, oraingoan, Gamarra Ostalaritzako jatetxe arloko zerbitzuen graduko ikasle ohi den Eric Ruiz-en eskutik. Bites-i buruz ari gara , San Frantzisko kaleko 3. zenbakian dagoen establezimendu txikia.
Gamarrak Kolonbiako Kongresu gastronomiko batean parte hartu du.

Gamarrak Kolonbiako Kongresu gastronomiko batean parte hartu du.

Parte-hartze hori Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta SENA Kolonbiako Ikaskuntza Zerbitzu Nazionalak Tknikaren bitartekaritzarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen barruan kokatzen da.
Badaia kalea 6an kokatutako Los Artesanos tailer historikoa berriro irekiko da Artisauak izenpean

Badaia kalea 6an kokatutako Los Artesanos tailer historikoa berriro irekiko da Artisauak izenpean

Aintziñe Sasieta Murua Gamarra Ostalaritza eskolako ikasle ohiak Ane eta Rahmarekin hasten du Artisauak-en negozio abentura.
Markus Smole, Austriako Fachberuf Tourismus Warmbad ikastetxeko sukaldaritza irakaslearen bisita

Markus Smole, Austriako Fachberuf Tourismus Warmbad ikastetxeko sukaldaritza irakaslearen bisita

Markus Smole, Austriako Fachberuf Tourismus Warmbad ikastetxeko sukaldaritza irakasleak, aste honetan Gamarrako gure ostalaritza eskolan Erasmus job shadowing programa batean parte hartu du. Bere bisitan sukaldaritza-ikuskizun bat zuzendu zuen sukaldaritza kudeaketako ikasleekin, Arabako Errioxako upategi ezberdinetan ibili zen ardo dastaketa batean parte hartuz, gozogintza tailer batean kolaboratu zuen eta hainbat jatetxe bisitatu zituen. Trukeak nazioarteko loturak eta garapen profesionalerako aukerak sendotu ditu. Bi ikastetxeek etorkizuneko lankidetzak jorratzea espero dute.
ZOZKETEKIN JARRAITZEN DUGU!  Saltokia berriro irekiko dugu

ZOZKETEKIN JARRAITZEN DUGU! Saltokia berriro irekiko dugu

Urriaren 5ean @gamarrahosteleria-n saltokia irekiko dugu eta, horregatik, tarta bat zozketatu nahi dugu gugana etortzera animatzeko. Egun horretan bertan, dendara hurbiltzen diren eta gutxienez 5 euroko erosketa egiten duten bezero guztiek tarta baten zozketan parte hartu izango dute. Red Velvet, Selva Negra eta San Markosen artean aukeratu ahal izango da. Motibo hobeagorik ezagutzen al duzue etortzeko? Zuen zain gaude!
¡Denda berriro irekiko dugu!

¡Denda berriro irekiko dugu!

Urriaren 5ean, salmenta puntua irekiko dugu Gamarrako Ostalaritza Eskolan @gamarrahosteleria. Gure produktuak erosteri eta dastatzera gonbidatzen zaituztegu, 13: 30etatik 15: 30etara. Hori dela eta, bi lagunentzako dastatze-menu bat zozkatuko dugu.
Café Taza-ko Honorio Garcíak emandako masterclass-a, Kaikuk babestuta

Café Taza-ko Honorio Garcíak emandako masterclass-a, Kaikuk babestuta

Irailak 19-an, asteartea, Café Taza-ko Honorio Garciak, edari begetalen inguruko mastercass-a eskaini zigun Kaikuk babestuta.
Kurtso hasiera

Kurtso hasiera

Kurtsoari irailak 7 ostegunean emango zaio hasiera. 1. Mailako ikasleentzat, 10:00-etan izango da kurtso aurkezpena. 2. Mailako iksaleentzat 11:30-etan izango da kurtso aurkezpena
Artepan, Berrogi oigi berriaren aurkezpena

Artepan, Berrogi oigi berriaren aurkezpena

Eskerrik asko Txema Pascual eta bere Artepaneko talde osoari, bere berrogeigarren urteurrenan egindako aurkezpenagatik: #berrogi, ziur arrakasta handia izango duela!
Gamarra Ostalaritza Eskolak Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 Gastronomia Topaketako afaria prestatzeko ardura izan zuen

Gamarra Ostalaritza Eskolak Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 Gastronomia Topaketako afaria prestatzeko ardura izan zuen

Ekainak 7an, Gamarrako Ostalaritza Eskolak hasiera eman zion Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 GASTRONOMIA LEHEN TOPAKETA-ri. Eskualde ezberdinetako eskoletatik etorritako partaideei arrera eskainiz.
Mugikortasuna 2023ko udan Erasmus+ Palermo eta Algheroko lizentziatua azkenen praktketak

Mugikortasuna 2023ko udan Erasmus+ Palermo eta Algheroko lizentziatua azkenen praktketak

Ekainaren 15ean, gure Erdi Mailako Joseba Carmona (Okindegia, Gozogintza eta Gozogintza D), Andrea Briceño (Sukaldaritza eta Gastronomia A) eta Iker Uzabal (Sukaldaritza eta Gastronomia) Palermora (Italia) joango dira lizentziatu berri diren bezala praktikak egiteko. uda osoan zehar. Era berean, Sukalde Zuzendaritzako 2. mailako gure D Jokin Urresti ikasleak bere praktikak egingo ditu lizentziatu berri gisa Algheron (Sardinia, Italia).
Ikasleekin baratzean lanean

Ikasleekin baratzean lanean

Aste honetan, A Sukalde Zuzendaritzako ikasleak baratzean izan dira lurra prestatzen eta babarrunak, artoa, piperrak eta tomate barietate ezberdinak landatzen.
Km0 erronka, aldiriko produktua

Km0 erronka, aldiriko produktua

Joan den astean, A sukalde zuzendaritzako ikasleek azken hilabeteetan lantzen egon diren KM0, hurbileko menua egin zuten jantokirako. Bi aperitiboz, lehen plater batez, arrainez egindako plater batek eta haragiz egindako beste batek osatzen zuten, gozogintzako ikasleek nota gozoa jarri zioten.
Gema, Sukalde Zuzendaritzako gure ikaslea, A Bocados saioan

Gema, Sukalde Zuzendaritzako gure ikaslea, A Bocados saioan

Maiatzak 23-an, A Bocados saioan, emititu zuten bideo hau
Azken ebaluazioen azterketak (2. Mailako ikasleentzat) 2022 - 2023 ikasturtea

Azken ebaluazioen azterketak (2. Mailako ikasleentzat) 2022 – 2023 ikasturtea

Azterketak talde bakoitzeko ikasgelan izango dira, irakaslearekin bestelakorik adostu ezean. Zerbitzuko taldea kendura, ingeleseko azterketa talde guztiek elkarrekin egingo dute Amaiak erabakiko duen gelan.
Libre-deialdiko azterketak 2022 - 2023 ikasturtea

Libre-deialdiko azterketak 2022 – 2023 ikasturtea

Azterketak talde bakoitzari esleitu zaion ikasgelan izango dira, irakaslearekin bestelakorik adostu ezean.
Gamarran LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen

Gamarran LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen

Gaur, Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da. Goizean ikastetxeko ikasle eta langileak bildu gara eta adierazpen bat irakurri dugu kolektibo honetako pertsonei gure elkartasuna helarazteko eta jasatzen dituzten gehiegikeriak salatzeko.
Fachberufsschule für Tourismus Warmbad Villach Austrian, iralasleen mugikortasuna

Fachberufsschule für Tourismus Warmbad Villach Austrian, iralasleen mugikortasuna

Austriako sukaldaritza profesionalaren prestakuntza sistema "Lehre" edo "Ausbildung" izenez ezagutzen da eta oso errespetatua eta aintzatetsia da mundu osoan.
Nagore Sarasua eta Unax Barrio okintzako Euskoskills-en

Nagore Sarasua eta Unax Barrio okintzako Euskoskills-en

Aurten, lehen aldiz, Gamarra ostalaritza eskolak okintzako Euskoskills-a antolatu du. Gure ikasleek Nagore Sarasua eta Unax Barrio okintzako Esuskoskills-etan parte hartu dute. Zorionak egindako lanarengatik.
AVANZA azoka 2023

AVANZA azoka 2023

Urtero bezala, Gamarrako Ostalaritza Eskola AVANZA azokan dago, Arabako Lanbide Heziketako ekitaldirik garrantzitsuenean. Azoka probintziako Lanbide Heziketako prestakuntza-modalitate hau ematen duten zentroak biltzen dituen gune bat da. Bertan, Ostalaritza eta Turismoko eta Elikagaien Industriako familietan eskaintzen ditugun heziketa-zikloen berri jaso ahal izango duzu, Oinarrizko Mailetatik Goi Mailetaraino, Erdi Mailetatik pasatuz. Aurten, gure orientatzailea ere izango dugu azokan. Orientazio Pertsonalizatuko Puntuetan dago, non zure zalantza guztiak argitzeko aholkularitza, informazioa eta orientazioa eskainiko dituzten.
Jasangarritasunerako hezkuntza topaketa.

Jasangarritasunerako hezkuntza topaketa.

Bertoko produktuak Gamarrako Ostalaritza Eskolak eskaini duen kafe zerbitzuan.
Amurrioko Barañorekin hitzaldia \

Amurrioko Barañorekin hitzaldia \”KM 0\” eta ekonomia zirkularraren inguruan

Joan zen asteazkenean, martxoak 29, Licores Barañano ko laugarren belaunaldikoa den Gaizka, gure ikastetxera gerturatu zen nola elaboratzen eta zerbitzatzen duten "Barañano Egurrez" vermouth-a eta patxarana, biak onduak, bata eskoziar barrikan eta bestea amerikarrean. Ekitaldian, 1SE2-ko ikasleek eta Lanbideko zerbitzuetako taldekoek parte hartu zuten.
Galizako gastronomía Gamarra Ostalaritza Eskolan

Galizako gastronomía Gamarra Ostalaritza Eskolan

Pontevedrako CIFP Carlos Orozako ikaslego, irakaslego eta zuzendaritza-kideak, Gamarra Ostalaritza Eskolan ditugu aste honetan, “Gastronomia zirkularra”Lanbide Heziketako berrikuntza proiektua garatzen.
Gamarra, Erasmus Ka-120 austriarren bisita

Gamarra, Erasmus Ka-120 austriarren bisita

Aste honetan zehar gure eskolak Warmbad Villach Austriako Fachberufsschule für Tourismus hostalaritza eta turismo eskolako ikasle talde bat jasotzen du Markus Smole irakaslearekin batera.
Homepage
Bisita hau irakasle eta ikasleentzako Erasmus ka-120 mugikortasun proiektu labur bati dagokio. Ongi etorri!
Gamarrako bi irakasle Estambulen Staff Mobility Erasmus+

Gamarrako bi irakasle Estambulen Staff Mobility Erasmus+

Aste honetan, Rocio eta Nekane gure lankideak, BHI Zubiri Manteoko Harora Rodriguezekin batera, 2900 eurotako txeke eman diote KARTAL SEHIT SALIH ALI SKAN MESLEKI SEE TEKNIK ANADOLU LISESI Estambuleko ikastetxeari. Txeke honetan jasotako ditu koopurua, Gamarrako Gozogintzako zikloko ikasleek eta Zubiri Mateoko Merkataritza Zikloko ikasleek, beraien irakasleek zuzenduta, egindako lanaren bitartez lortututakoaren emaitza da. ¡Bejondeizuela!
Erasmus+  2023 Goi Maila (Before Mobility)

Erasmus+ 2023 Goi Maila (Before Mobility)

Aurreko urteetan bezala, 2022-2023 ikasturte honetan Gamarra Ostalaritza Eskolako Sukalde Zuzendaritzako 2. mailako bost ikaslek Europar Batasuneko herrialdeetan praktikak egiteko aukera izango dute Erasmus+ beken bidez hiru hilabetetarako. Oraingo honetan ikasle hauek praktikak Italian eta Txekiar Errepublikan egingo dituzte eta guztiek aukera paregabea izango dute beste kultura batzuk, beste hizkuntzak, beste gastronomia batzuk, beste antolakuntza eta lan egiteko moduak ezagutzeko.
ERASMUS+ 2023, Ikaslan Erdi Mailakoen ekitaldia  Bilbon

ERASMUS+ 2023, Ikaslan Erdi Mailakoen ekitaldia Bilbon

Pasa den ostiralean, hilak 17, atzerrian praktikak egiteko Erasmus+ beka lortu zuten Gamarra CIFP HOSTELERIA LHII ostalaritza eskolako Erdi Mailako 4 ikaslek, Ikaslanek Bilbon antolatutako topaketan izan ziren.
Elkartasun erronka Turkiako lurrikaran kaltetuen alde

Elkartasun erronka Turkiako lurrikaran kaltetuen alde

Gamarrako Ostalaritza Eskolak harreman estua du Turkiako zenbait ikastetxerekin, eta horregatik, azken bi asteetan, erronka solidario batean parte hartu dugu Zubiri Manteo ikastetxearekin (Donostia) batera. Erronkan, asko laburbilduz, Gamarrako ikasleek pastak egin dituzte eta ondoren, Zubiri Manteoko Merkataritza zikloko ikasleek Donostian salduko dituzte. Lortutako irabaziak Kartaleko eskolara joango dira lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko. -----------------------------
Gasteizko CIFP Hostelería Gamarra LHII-ko ikasle talde batek (17) eta hiru irakaslek bidaia bat egin dute Pontevedrara, CIFP Carlos Orozarekin batera \

Gasteizko CIFP Hostelería Gamarra LHII-ko ikasle talde batek (17) eta hiru irakaslek bidaia bat egin dute Pontevedrara, CIFP Carlos Orozarekin batera \”Gastronomia Zirkularra\” proiektuaren bigarren fasea garatzeko.

Egindako jardueren artean, ikasleek euskal pintxo tipikoen aukeraketa bat eskaini dute, Pontevan gela mugikorra erabiliz (food-truck), Pontevedra Konekta LHko lurralde-topaketan, CIFP A Xunqueiran. Bigarren jarduera CIFP Carlos Orozan Eusko Label izeneko produktuekin menu bat egitea izan zen. Oso esperientzia aberasgarria izan da ikasleentzat eta irakasleentzat, espero dugu hurrengo ikasturteetan ere horrelako proiektuak egiten jarraitzea.
Gamarra, Okintzako lehen kurtsoko jarduera, Candeal ogia, grissini-ak eta bagels-ak

Gamarra, Okintzako lehen kurtsoko jarduera, Candeal ogia, grissini-ak eta bagels-ak

Okintza, gozogintza eta konfitegintzako lehen mailako ikasleek burututako jarduera
BE EUROPE BE SOCIAL KA202 azken bilera Sardinian

BE EUROPE BE SOCIAL KA202 azken bilera Sardinian

Aste honetan zehar, Sukalde Zuzendaritza eta Administrazioko goi-mailako zikloko bigarren mailako bi ikaslek, gure ikastetxeko bi irakaslerekin batera, BE EUROPE BE SOCIAL KA202 proiektu europarraren azken bilera egin dute Macomer, Sardinian. BEBS proiektua gizarte ekintzailetzari lotutako gaitasunak sustatzeko eta garatzeko materiala garatzean izan da. Esperientzia oso pozgarria izan da eta ekoitzitako materiala eskola komunitate osoarentzat lagungarria izatea espero dugu.
XV Campeonato Internacional de baristas y X de cata de Escuelas de hostelería celebrado en Foz (Lugo) durante el 8 y 9 de febrero 2023

XV Campeonato Internacional de baristas y X de cata de Escuelas de hostelería celebrado en Foz (Lugo) durante el 8 y 9 de febrero 2023

Jacksir Correa de 2ºSE SE PRESENTA PARA BARISTAS donde realiza exposición del café que lleva para realizar 4 espresso, 4 capuchinos y 4 cocteles de café Erik Garay de 1º de SE.se presenta a cata donde debe identificar 5 cafés a través de cata ,6 sabores y 12 olores así como rellenar un test de preguntas sobre el café y su producción internacional. Aunque no conseguimos pódium esta vez, la experiencia ha sido fantástica ya que gracias a nuestro patrocinador Cafés Foronda han podido elaborar y servir cafés desde el “coffe truck” que tiene la escuela de hostelería de Foz. Gracias a todo el equipo de Trike Koffee Roasters y a Ismene Moreno por su dedicación.
azta tailerra Xabi Gaztañagaren eskutik

azta tailerra Xabi Gaztañagaren eskutik

Datorren astean, gure ikasleek, sagardotegi bihurtuko dute gure jatetxea "TXOTX!" erronka amaitzeko. Hori hizpide izanda, Gazta tailerra antolatu da lehengo mailako ikasleentzat Xabi Gaztañaga ikasle eta lankide ohiaren eskutik eta ULIBARRI PROGRAMAREN babesarekin. Eskerrik asko Xabi eta parte hartu duzuen guztioi!!
Sagardotegi astea, Txotx menua otsailak 8-an Gamarran

Sagardotegi astea, Txotx menua otsailak 8-an Gamarran

Otsailak 15-ean, Sagardotegien sukaldaritza inguruan landu duten menua eskainiko dute 20 Euroren truke, gure ikastetxeko jantokian A ereduko Sukaldaritza Zuzendaritzako 1. mailako ikasleek.
Nazoioarteko sukaldaritza menua otsailak 15-ean Gamarran

Nazoioarteko sukaldaritza menua otsailak 15-ean Gamarran

Otsailak 15-ean, Nazioarteko sukaldaritza inguruan landu duten menua eskainiko dute 18 Euroren truke, gure ikastetxeko jantokian A ereduko Sukaldaritza Zuzendaritzako 2. mailako ikasleek.
Nazoioarteko sukaldaritza menua otsailak 14-an Gamarran

Nazoioarteko sukaldaritza menua otsailak 14-an Gamarran

Otsailak 14-an, Nazioarteko sukaldaritza inguruan landu duten menua eskainiko dute 18 Euroren truke, gure ikastetxeko jantokian D ereduko Sukaldaritza Zuzendaritzako 2. mailako ikasleek.
FITUR 2023 Gamarra Eskola Euskadiko Stand-ean

FITUR 2023 Gamarra Eskola Euskadiko Stand-ean

Jada hiru egun daramatzagu lanean Euskadiko Satnd-ean
Gamarrako ikasle eta irakasleak iritsi dira Fiturrera

Gamarrako ikasle eta irakasleak iritsi dira Fiturrera

Atzo ikastetxeko irakasle eta ikasle batzuk Madrilera joan ziren Nazioarteko turismo azokan (FITUR) Euskadiko Stand-eko ostalaritza zerbitzuaren arduradun izatera. Bertara heldu bezain laster dena prestatzen hasi ziren, gaur martxan jartzeko. Aste osoa bertan egongo dira.
Gamarra Ostalaritzatik Gastronomia solidarioa Aspanafoarekin

Gamarra Ostalaritzatik Gastronomia solidarioa Aspanafoarekin

Abenduaren 23an ASPANAFOAra ikastetxetik 250 cake-pop eta pasta batzuk bidali ditugu TKNIKAk zuzendutako GASTRONOMIA SOLIDARIOA jardueraren barruan. ASPANAFOA Arabako minbizia duten umeen familien elkartea da. Haiek izango dira ume hauen artean bidalitakoa banatuko dutenak.
Hauxe da aurten Gamarran eskaini dugun Gabonetako Menua

Hauxe da aurten Gamarran eskaini dugun Gabonetako Menua

Abenduak 20, 21 eta 22-an, Gabonetako Menua eskaini da gure jatetxean. Hemen uzten ditugu menua eta elaborazioen argazkiak.
Loraldia mugimendu Kulturala, Imanol Agirreren eskutik

Loraldia mugimendu Kulturala, Imanol Agirreren eskutik

Gaur goizen, Gamarra Ostalaritza Eskolan izan dugu Loraldia mugimendu kulturalaren aurkezpena, Imanol Agirreren eskutik (Zuzendari artistikoa). Eskertzekoa da horrelako kultur ekimenak gazteen artean zabaltzea.
Gamarran Sukalerrian saiorako grabatutako erreportaia. Joseba Carmonarekin

Gamarran Sukalerrian saiorako grabatutako erreportaia. Joseba Carmonarekin

Joseba Carmonak Idi buztan bilkaria iberikoekin prestatu du, Sukalerrian, Joseba Argiñanok EITB-en aurkezten duen saiorako aurrez, gure eskola erakutsi die. Erreportaia gure ortuan grabatua izan da, bertatik hartutako barazki batzurekin.
Gamarrako ikasle eta irakasleek, B.E.B.S.-ren mugikortasun batean parte hartu dute Rigan (Letonia)

Gamarrako ikasle eta irakasleek, B.E.B.S.-ren mugikortasun batean parte hartu dute Rigan (Letonia)

Europako B.E.B.S. proiektuaren barruan (Be Europe Be Social) non ekintzailetza sozialaren oinarriak eta material didaktikoen sorrera lantzen diren, Bigarren Sukaldaritza D taldeko lau ikaslek bi irakaslerekin batera Rigan (Letonian) mugikortasun bat egin dute azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean..
Gamarrako ikasleek show cooking-a ARABAKO LHko ENPLEGAGARRITASUN JARDUNALDIETAN

Gamarrako ikasleek show cooking-a ARABAKO LHko ENPLEGAGARRITASUN JARDUNALDIETAN

Gaur, azaroak 29, asteartea, "ARABAKO LHko ENPLEGAGARRITASUN JARDUNALDIAK" ospatu dira. Bertan, Araba osoko LHko ikastetxeetarako hainbat tailer antolatu dituzte eta Gamarrako Ostalaritza Eskolak show cooking bat egin du 320 parte-hartzaileentzat, Sukaldaritzako Zuzendaritzako 1. mailako eta Oinarrizko Graduko 2. mailako ikasleekin.
Azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean, D Sukaldaritza Zuzendaritzako bigarren mailako ikasleak, eskolako bi irakaslerekin batera, lankidetza-mugikortasuna gauzatzen ari gara. Şehit Erol Olçok Mesleki ve Teknik Anadolu liceo en Bursa, Turkía.

Ikastetxe honen helburua da lan-mundurako sarbidea erraztuko duen hezkuntza-giro profesionala lantzea, eta, horrela, etorkizuneko beharrak eta erronkak asetzea.
LAPANAMORADA emakume okinen topaleku eta ahizpatasuna matxismoari aurre egiteko

LAPANAMORADA emakume okinen topaleku eta ahizpatasuna matxismoari aurre egiteko

Aste honetan lantegiko produktuetako ikasle diren Ane Jurado eta Aintziñe Sasietak, Nekane Uriel irakaslearen eskutik ekintza hau bideratzen dabilz;
Gamarrako Ostalaritza Eskolarentzako Ohorezko Aipamena.

Gamarrako Ostalaritza Eskolarentzako Ohorezko Aipamena.

Ingurumen-jardunbide egokien Itun Berdea sarietan
Gamarrako ikaslegoa EHU Gluten3S.-rekin elkarlanean

Gamarrako ikaslegoa EHU Gluten3S.-rekin elkarlanean

Asteazkenean, gure 1. mailako Sukalde Zuzendaritzako ikasleek, zeliakiari eta gurutzatutako kutsadurari buruzko tailerra burutu dute EHU-ko Gluten3S ikerltzaile taldearen eskutik ele bitan.
Hitzaldia BIC Araba, Enpresa Berrikuntza Zentroan, Sukalde Zuzendaritzako ikasleekin.

Hitzaldia BIC Araba, Enpresa Berrikuntza Zentroan, Sukalde Zuzendaritzako ikasleekin.

Topaketa honen helburua gure ikasleak beren ideiak garatu dituzten ekintzaile gazteak lehen eskutik ezagutzera hurbiltzea izan da.
Fagor Industrial S.COOP-era bisita Oñatin

Fagor Industrial S.COOP-era bisita Oñatin

Azaroak 7 astelehenean,Fagor Industrial S.COO bisitatzeko aukera izan genuen Oñatin Sukalde Zuzendaritzako 2. mailako ikasleekin antolatutako jarduera batean.
XIII Arabako Lautada Jardunaldi Gastronomikoak

XIII Arabako Lautada Jardunaldi Gastronomikoak

Azaroko astearte guztietan, goza ezazu Arabako Lautadako Jardunaldi Gastronomikoen benetako zaporeaz, Gamarrako Hostalaritza Eskolak diseinatutako postrearekin.
Giro ezin hobean ospatu zen Arabako Patataren eguna Gamarran

Giro ezin hobean ospatu zen Arabako Patataren eguna Gamarran

Ikasleekin elkarlanean eta Neikerren eskutik lan polita burutu zen eta bertaratu zirenek han egindakoa dastatu ahal izan zuten.
Zeinu hizkuntzaren kurtsoa Gamarrako irakaslegoak

Zeinu hizkuntzaren kurtsoa Gamarrako irakaslegoak

Gaur, Gamarra ostalaritza eskolako irakasleok zeinu hizkuntzaren oinarrizko ikastaroa bukatu dugu. Prestakuntza honen bitartez talde honengana hurbildu eta kontzientziatu nahi genuen.
Urriaren 21-ean ostirala, Arabako patataren egun

Urriaren 21-ean ostirala, Arabako patataren egun

Datorren OSTIRALEAN, URRIAREN 21ean, ARABAKO PATATAren EGUNA ospatzen da Araban. Hori dela eta, zenbait ekintza burutuko ditugu aitzakia horrekin, Gamarra Ostalaritza Eskolan.
Basaldea proiektuaren instalakuntza eta Añanako Gesaltzara bisita

Basaldea proiektuaren instalakuntza eta Añanako Gesaltzara bisita

Sukaldaritza bigarren mailako gure ikasleek, Italiako Ferrarako Vergani Navarra Institutuko Angela Monte eta Luca Farinelli irakasleekin batera, Basldea proiektuaren instalazioak eta Gatz Harana, Añanako Gesaltza bisitatu dituzte.
Amaia eta Clara Algherotik itzuli dira Erasmus praktikak amaitu ondoren

Amaia eta Clara Algherotik itzuli dira Erasmus praktikak amaitu ondoren

Gure bi ikasle Amaia eta Clara jada bueltan daude Algherotik (Sardinia).
Gamarrako ikasleak akuaponian hazitako arrainak elaboratzen

Gamarrako ikasleak akuaponian hazitako arrainak elaboratzen

Atzo Gamarrako ikasleek Biotknifish proiektuan akuaponian hazitako arrainak prestatu zituzten gure ikastetxean.
Gamarra Ostalaritza Eskolak «Eskola Jasangarri» ziurtagiria jaso zuen ekainaren 7-an

Gamarra Ostalaritza Eskolak «Eskola Jasangarri» ziurtagiria jaso zuen ekainaren 7-an

Ziurtagiria, Urdaibaiko Ekoetxean ospatu zen ekitaldian jaso genuen Hezkuntzako Sailburua den Jokin Bildarratzen eskutik.
Gaur, Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna Gamarran

Gaur, Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna Gamarran

Goizean ikastetxeko ikasle eta langileak bildu gara eta adierazpen bat irakurri dugu kolektibo honetako pertsonei gure elkartasuna helarazteko eta jasatzen dituzten gehiegikeriak salatzeko.

Informa zaitez

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

Back To Top
Loading