LESBOSERAKO ARROZ BILKETA ARRAKASTATSUA GAMARRAN
ZAPOREAK GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK 300 KILO ARROZ INGURU ETA 150€ BILDU DITU ESKOLAN LESBOS UHARTEKO ERREFUXIATUEI LAGUNTZEKO
Joan den astelehenean, apirilaren 15ean, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak arroza biltzeko gure eskolan egindako kanpainan bildutakoa jaso zuen, Greziako Lesbos uhartean milaka errefuxiatu elikatzen jarraitu ahal izateko. Kanpaina honetan gure jatetxeko ikasle, irakasle eta bezeroek parte hartu dute, eta arroz-paketeak eta dirua eman dituzte GKEarentzat; baita Sukalki jatetxeak ere, 170 kilo arroz eman baititu. Parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu kausa humanitario honekiko elkartasunagatik eta gure eskolak Giza Eskubideekin eta garatzen ditugun balio humanitarioen sustapenarekin duen konpromisoa azpimarratu nahi dugu, eskola publikoa garen aldetik, egunez egun egiten dugun irakaskuntza-lan osoan.