Erasmus+ 2024 Goi Maila (Before Mobility)
Aurreko urteetan bezala, 2023-2024 ikasturte honetan Gamarra Ostalaritza Eskolako Sukalde Zuzendaritzako 2. mailako sei ikaslek Europar Batasuneko herrialdeetan praktikak egiteko aukera izango dute Erasmus+ beken bidez hiru hilabetetarako
Oraingo honetan ikasle hauek praktikak Italian (Milán) eta Txekiar Errepublikan (Praga) egingo dituzte eta guztiek aukera paregabea izango dute beste kultura batzuk, beste hizkuntzak, beste gastronomia batzuk, beste antolakuntza eta lan egiteko moduak ezagutzeko.