Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 gastronomia 2. topaketa Donostiako Aquarium-ean
Joan den otsailaren 21ean, Gamarrako ostalaritza eskolak, Lanbide Heziketako Euskadiko 5.0 gastronomia 2. topaketaren irekiera ekitaldia egin zuen.
Ilusioz murgildu ginen gure helmugara nabigatzeko proposamenean: Donostiako Aquarium-a.
Oraingoan, itsasoari omenaldia egiteko aukera bat ikusi genuen, eta bertaratu ziren pertsonei ekosistema horretara eramango zituen fantasia bat sortzen saiatu ginen. Gure itsas hondoak jasaten duen ingurumen-gaitzaz kontzientziatzea helburu.
Plater bakoitza itsasoari egindako omenaldi bat izan zen, eta harenganako eta etorkizuneko belaunaldiekiko gure erantzukizunaren oroigarri bat.
Esker mila gure ikaslego zoragarriari. Sinestezinak zarete, sukaldari - marinelak.