Gamarrak Kolonbiako Kongresu gastronomiko batean parte hartu du.
Gamarrako Ostalaritza Eskolak \”El SENA Cocina: Sabores del Campo con Identidad Regional\” kongresu gastronomikoan parte hartu du, urriaren 12an eta 13an Riohachan ospatu dena. Bertan, Kolonbiako 32 departamentuetako chefak, irakasleak eta ikasleak bildu dira.
Iñaki Armentia Gamarrako Ostalaritza Eskolako zuzendariak eta Itziar Lopez de Ipiña sukaldaritzako irakasle eta eskolako jasangarritasun arduradunak \”Gastronomia Euskal Herrian. Tokiko produktu eta tradizioetan oinarritutako sukaldaritza” ponentzia aurkeztu zuten. Bertan, Euskal sukaldaritzaren oinarriak eta ezaugarriak, lehen sektorearekin duen lotura eta Euskadiko lanbide-heziketa azaldu zituzten, Honetaz gain, mahai inguru batean parte hartu zuten non turismoa sustatzeko gastronomiaren garrantziari buruz eztabaidatu zuten. Azkenik, Kolonbiako 20 Departamendu lehiakideek garatu zuten lehiaketa gastronomikoan epaimahaikide gisa parte hartu zuten.