Markus Smole, Austriako Fachberuf Tourismus Warmbad ikastetxeko sukaldaritza irakaslearen bisita
Markus Smole, Austriako Fachberuf Tourismus Warmbad ikastetxeko sukaldaritza irakasleak, aste honetan Gamarrako gure ostalaritza eskolan Erasmus job shadowing programa batean parte hartu du. Bere bisitan sukaldaritza-ikuskizun bat zuzendu zuen sukaldaritza kudeaketako ikasleekin, Arabako Errioxako upategi ezberdinetan ibili zen ardo dastaketa batean parte hartuz, gozogintza tailer batean kolaboratu zuen eta hainbat jatetxe bisitatu zituen. Trukeak nazioarteko loturak eta garapen profesionalerako aukerak sendotu ditu. Bi ikastetxeek etorkizuneko lankidetzak jorratzea espero dute.