skip to Main Content

Gasteizko CIFP Hostelería Gamarra LHII-ko ikasle talde batek (17) eta hiru irakaslek bidaia bat egin dute Pontevedrara, CIFP Carlos Orozarekin batera \”Gastronomia Zirkularra\” proiektuaren bigarren fasea garatzeko.

Egindako jardueren artean, ikasleek euskal pintxo tipikoen aukeraketa bat eskaini dute, Pontevan gela mugikorra erabiliz (food-truck), Pontevedra Konekta LHko lurralde-topaketan, CIFP A Xunqueiran. Bigarren jarduera CIFP Carlos Orozan Eusko Label izeneko produktuekin menu bat egitea izan zen. Oso esperientzia aberasgarria izan da ikasleentzat eta irakasleentzat, espero dugu hurrengo ikasturteetan ere horrelako proiektuak egiten jarraitzea.
Dokumentu eta loturak
      Partekatu Sareetan:
      Síguenos:
      Jarraitu:
      Back To Top
      Loading